XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JAKINTZA Egia bear degu, egia.

Egizalea degu gaztedi berria.

Egiaren ondoren dijoa.

Ez du nai gezurrik.

Ez luke nai itxu-itxuan ibilli, gorroto bizia dio maltzurkeriari, egia izkutatzeari, erdixka aritzeari.

Egia bakarrik.

Egi osoa.

Egia, dan bezela.

Badirudi gazte bakoitzak, itxasoko olatu artean igari bezela, burua jaso, besoak astindu, oiñakin indar-egin, gorputz guztiari eragin... aurrera joan naiean.

Paperez inguraturik, telebisioa keñuka duala, radioen ots izugarrietan... eskuak jaso-ta, deadarka, larri: Au gezurra da! Egia nai degu!.

Zergatik ainbeste naaste? Ori ez da orrela!.

Ez-jakiñetik okerra besterik ez datorrela-ta, ikasteari eman dio.

Jakin! Asko jakin! Gizon argien otsa entzun.

Galdetu. Ikasi. Liburuak irakurri. Entzun.

Jakintzaren billa, egiaren billa-dabilkigu gaztedia....

- Jakiteak osotzen baitu gizona.

Ez dakiena itxua bezela da.

Ez daki nora dijoan.

Ez du, gauz eder eta ikusgarriak ematen duten pozik.

Jakintzak, berriz, bidea erakusten du, jantzi, nor bere buruaren jabe egin.

Asko dakiñaren aurrean, kontuz ibilli; ez diozu puska aundirik kenduko.

Entzun du eta buruan dauka esaera burutsu ura: Egiak askatuko zaitu.